XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gasen legeak (ariketak)


Programa-mota: ariketak
Irakasmaila(k): BBB, LH, IEE
Jakintzagaia(k): Fisika
Urtea: 1989


Windows beharrezkoa: ez
Beharrezko RAM memoria: 256K
Gutxienezko prozesadorea: 8088-86
Txartel grafikoak: CGA, EGA, VGA
Multimedia da: ez


Diskete-kopurua: 1 DD
Disko gogorra behar da: ez
Instalazioa du disko gogorrerako: ez


Edukinaren egilea: A. Martínez de Pancorbo, A. González, A. Barona, J.A. Martínez, F.J. Guillén
Trataera informatikoa: A. Martínez de Pancorbo, A. González, A. Barona, J.A. Martínez, F.J. Guillén
Produktorea: Aula taldea
Banatzailea: Alcalde liburudenda
Salmenta-prezioa: 5400 pta.

EIMA III-ren laguntzarekin egina

IRUZKINAK: Gasei buruzko ariketak egiterakoan arazoak dituzten ikasleei laguntza eskaintzea da programa honen helburua.

Programak, gas perfektuen jokabidea kontrolatzen duten legeei buruzko ariketak aurkeztuko ditu era sistematikoan; hasieran, Boyle-Mariotte-ren legeari buruzko ariketak; gero, Gay-Lussac-en legeari buruzkoak eta, azkenik, gas perfektuen legeari buruzkoak.

Nahi bada, teoria zinetiko-molekularra eta gasen legeak berrikusteko aukera ematen du programak.

Gure ustez, berrikuspen hau oso egokia izango litzateke.

Lege bakoitzari dagozkion ariketak, atal independienteetan aurkeztuko dira.

Atal bakoitzean eta ariketak egiten hasi baino lehenago, eginiko ariketa aurkeztuko zaio ikasleari.

Ikasleak, ariketaren bat ebazterakoan arazoren bat baleuka eta ordenadoreari laguntza eskatuko balio, programak ariketa ondo egiteko pausoak erakutsiko lizkioke.

Ikasleak emaitza okerra ematen badu, programak emaitza zuzena eman eta nola ebazten den erakutsiko dio.

Azkenik, problemen datuak eta gero, ez zaio puntuaziorik emango ikasleari, distrakzio edo motibazio okerra ekiditeko.

Amaieran atal bakoitzari buruzko puntuazio orokorra emango zaio.

Programaren erabiltzailea, programak berak gidatuko du mezu eta menuetan zehar.

Bi eskuliburu ditu, bata irakaslearena eta bestea ikaslearena.

Gasen logika (metodo zientifikoa)


Programa-mota: simulazioa, ariketak
Irakasmaila(k): BBB, LH, IEE
Jakintzagaia(k): Fisika, Kimika
Urtea: 1990


Windows beharrezkoa: ez
Beharrezko RAM memoria: 256K
Gutxienezko prozesadorea: 8088-86
Txartel grafikoak: CGA, EGA, VGA
Multimedia da: ez


Diskete-kopurua: 1 DD
Disko gogorra behar da: ez
Instalazioa du disko gogorrerako: ez


Edukinaren egilea: A. Martínez de Pancorbo, A. González, A. Barona, J.A. Martínez, F.J. Guillén
Trataera informatikoa: A. Martínez de Pancorbo, A. González, A. Barona, J.A. Martínez. F.J. Guillén
Produktorea: Aula taldea
Banatzailea: Alcalde liburudenda
Salmenta-prezioa: 5400 pta.

EIMA III-ren laguntzarekin egina

IRUZKINAK: Ikasleari gas perfektuen printzipioak eta legeak era logikoan ateraraztea da programa honen helburua.

Beste alde batetik, ikasleak ikerkuntzan erabiltzen diren metodoak eta bideak ikasiko ditu (metodo zientifikoa).

Gasen legeak izeneko programaren gehigarria da, beronen bidez gas baten presio, bolumen eta tenperatura eta mol-kopuruaren arteko erlazioa ikas baitaiteke.

Horretarako, gas perfektuen legea egiaztatzeko balio duten datu eta galdera-serie bat aurkeztuko ditu programak; eta ikaslea bera izango da, legea ateratzeko gai, eskaintzen zaizkion laguntzaz baliatuz.

Programaren erabiltzailea, programak berak gidatuko du mezu eta menuetan zehar.

Bi eskuliburu ditu: irakaslearena eta ikaslearena.